GOOGLE.com
Gehien erabiltzen dudan webgunea da. Hasierako orri bezala izaten dut eta webguneak bilatzeko oso aproposa iruditzen zait. Era guztietako informazioa lortu daiteke eta hainbat hizkuntzatan erabil daiteke.
MARCA.com
Webgune hau kirolara zuzenduta dago. Egunero ateratzen den egunkaria bertan irakur daiteke.Futbolak presentzia handia du webgune honetan baina hainbat kirolen berri ere jakin daiteke. Nahi izanez gero berri guztietan iruzkinak idatzi daitezke.
HOtmail.com
Webgune hau kideekin komunikatzeko erabiltzen dut.Komunikaziorako ezagutzen ditudan webgune guztietatik gehien gustatzen zaidana da. Batzutan arazoak izaten dira webgunea erabiltzeko baina normala iruditzen zait erabiltzaile asko dituelako.
YOUTUBE.com
Mota guztietako bideoak ikusteko aukera ematen digu. Normalean bideokipak edota lagunen artean grabatutako bideoak sartu eta ikusteko erabiltzen dut. Bideo guztietan iruzkinak idatzi daitezke. Adin guztietara zuzendutako webgunea da baina bideoren bat adin gainezkoa bada webguneak abisatu egiten du.
GOEAR.com
Webgune hau musikara zuzenduta dago. Bertan mota guztietako musika entzun daiteke ezer ordaindu gabe. Iruzkinak idazteko aukera eskaitzen du eta nahiko azkarra da. Eragozpen bezala esan beharra dago propaganda gehiegi duela eta sarritan nekagarria gerta daiteke.
Manerasdevivir.com
musikara zuzendutako webgune honek informazioa eskaintzen du. Bertan musika taldeen kontzertuak, berriak...aurki ditzakegu. Rock eta punk egiten duten taldeen berri soilik jakin dezakegu webgune honetan. Oso webgune peto-petoa da eta foro batean sartzeko aukera ere ematen dizu.
DALEALPLAY.com
Webgune hau youtuberen antzekoa da. Bertan mota guztietako bideoak ikus daitezke. Ez da hain famatua baina bideo bilatzaile bikaina iruditzen zait.KOntu bat ireki dezakezu zuk nahi dituzun bideoak sartzeko eta bideoak sailkatuta agertzen dira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada